Errealitatea eta Abstrakzioaren arteko Elkarrizketa

Hasieratik, nire lehenengo lan figuratiboek eraman ninduten ibilbide artistikoan zehar argiari zein itzalari, edo Roland Barthesek zioenez, une baten iheskortasunari buruzko gogoeta teorikoak zehaztera.

Argazkia ateratzean, instant horretan objektibo batean zehar ikusten duguna pelikula batean imprimatuta agertzen delako esaten dugu fotografiatzen duguna erreala dela. Hau zuzena da, baina ez erabat.

Ikus dezagun adibide bat: ezagutzen dugun paisaia bat erabat aldatzen da laino artean ikusten dugunean. Orduko lainoez itxuraldatuta, beste bat dela irudituko zaigu. Gauez ikusita ere aldatuta aurkituko dugu. Honen guztiaren zergatia argi dago; gauza guztiek gutxienez bi erreferente dituzte. Bata, esangura propioa, eta bestea berriz, inguruak ematen dizkien konnotazionak. Hori dela eta, inguruko erreferentea kentzen badiogu objektu bati, isolatuta geratuz, esangura besterik ez du izango. Horrela, objektua prest legoke ikuslearengan emozio berri bat sorrarazteko.
Beraz, prozedura honen bitartez argazkilaritza ederki jorratu ondoren, abstrakziorantz abiatu nintzen.

Zeregin honetan lanean hasi ginen Isabel Salinas eta biok, eta, gure gogoetako emaitza izan zen "Isladak" liburua, non abstrakzioan zehar argazkia eta poesia batuz eta jorratuz, ikuslearen baitan zabal daitekeen espazio emozionala deskribatzen saiatu ginen

Ildo honetatik jarraituz, argiak berauk duen esanahi adierazgarria bilatuz eta baliatuz "San Joanen araberako Apokalipsia" obra sortu nuen. Prozesu luze eta zail honetan, elementu nagusia argia izan zen. Azken honen bidez unibertso oso bat, ezberdina, deigarria eta batez ere, erakargarria bezain ederra sortzerakoan osatu nuen lehen aipatutako abstrakziorantzako prozesua.

Hau guztia bukatu eta gero hasi nintzen teknika digital berriekin saiatzen eta zerbait berria bilatzen, beste modu bat zerbait adierazteko. Eta ordenagailua, hain justu, tresna aparta bezain indartsua bilakatu zitzaidan. Hori deta eta, larogeiko hamarkadaren azken urteetan argazkigintza eta ordenagailuaren arteko lotura gero eta nabarmenagoa zen. Ordenagailuaren erabilpena berehala zabaldu zen, argazkilaritzaren arlora aldaketa sakona ekarriz. Gero eta maizago ukituak ematen zitzaizkien argazkiak agertzen ziren. Pixkanaka-pixkanaka jendea hasi zen onartzen argazkigintza berria edo "digitala" ohiko fotografia "kimikoa" ordezkatzen ari zela. Honek guztiak sormen-askatasun handiagoa zekarren lehen aipatutako loturari esker.
Halabaina, aldi berean, beste ideia bat hasi zen nabarmentzen, alegia, sormen prozesuan argazkitik at ordenagailuaren erabilpena posible zela tresna independiente gisa erabilita. Modu honetan hasi nintzen argazkien erabilpena lehengai modura baztertzen, prozesu osoan zehar askatasun gehiago izatearren.
Honenbestez, nire sormen prozeduran aukera erabat berria aurkitu nuen, eta gaur egun ordenagailua bakarrik erabiltzen dut lan tresnatzat.

Inicio